Berriak eta alertak

San Fermineko VI. Torneoa – Emakumezkoen Esku Pilota Partidua

06/06/2024

Kirolaren arloan emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz, San Fermineko VI. Txapelketari dagokion emakumeen esku pilota profesionaleko finalaurreko partida bat programatu da. Erronka honen irabazleek, San Fermin jaietako egitarauaren barruan Labriteko pilotalekuan burutuko den txapelketako finalean parte hartuko dute.


Partidu hau Aranguren Ibarreko Udal Kiroldegiko frontoian ospatuko da ekainaren 14an arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.


Ekitaldia girotzeko, trikitixak eta panderojoleak izango ditugu “Irulegi trikitixa eskolaren” eskutik.


Pilota-partidu hau “Aranguren Ibarreko Udalaren berdintasunerako I. Ekintza Plana”ri dagokion jarduera bat da. Planak, besteak beste, kirol esparruan emakumeen presentzia bultzatzea eta sektore horretan emakumeen aukera-berdintasuna sustatzea du helburu.


OHAR GARRANTZITSUA: Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen emakumezkoen eskupilota partida (Sanferminetako VI.TORNEOAREN aurrekoa) 18:00etatik 19:00etara izango da, EZ 17:00etan.



Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies